XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zorrak, ordaña bear

Luzear euskeltzale bikain eta adiskide biotzekoak lerro batzuk eskatzen dizkit, Garitaonandia apaiz agurgarrien omenez.

Eta nola ez on Bitor jaunaren goralmenerako izanda.

Ezin ukatu.

Aitzol'ek Ernani'ko itzaldian ziyon bezela gaurko egunez euzkaltzalea izatea errexa da.

Iturriaga apaizaren denboretan ez ezik orain dala urte batzuk ere, euskera sallean etzan ordea giro benetan.

Gaur ikusten asi geran loraketa eder onen aziak erein zituztenen artian arkitzen zan gure Garitaonandia jaun agurgarria.

Zeñek zenbatu onek, Karrera, ta Mujika'k Argia asterokogatik egindako lan guztiyak.

Euskaldunak izanik gure iskuntza maite degunak ez ditzagun aztu iñoiz orlako gizonak.

Lan illuna benetan.

Nekatsua.

Gizonak orlako lanari zor diyon goralmenik bagea.

Bere bizia, bere osasuna puzkaka zarion Garitaonandia'tar Bitor jaunak euskera alde.

Iltzan.

Idazkai samiñak alde guztitan.

Berealaxe, ixiltasuna.

Badirudi aztu gerala....

Baño ez, Euskel idazleak ez dirade aiñ errex azten.

Ara or euren esker ona azaltzera.

Ortara doazte datorren igandean Zaldibar'ko urira.

Il diren askori orixe zor diyogu.

Baditugu beste zenbat aztuta.

Azaldu dezayogun Zaldibar, bizkaitar erri jatorrari, berak sortu, duan seme argiya.

Orlako eusko semiari zor diyogun goralmena egin dezayogun.

Bijoaz Zaldibar'a euzko idazliak.

Zuen irakaslia izan bai zan Garitaonandia jauna....

Bijoaz Zaldibar'a euskeltzaliak.

Gogoratu zaitezte.

Ez al dezute ikusten on Bitor jauna, Novedades antzokian, Euskal Esnalea'ko jaiak antolatzen, eta atsegintzen....

Joan gaitezen, bai.

Zorrak ordaintzia, bearrezkoa bai zaigu.

Artetxe'tar J.